Urtebetetze ospakizunetarako araudia
Aldez aurrekoak:
- Asteazken eta ostiraletan ospatu ahal izango dira urtebetetzeak eskolan.
- Berrogeita hamar gonbidatu izango dira gehien jota, ospakizun berean edota aldi bereko bi desberdinetan.
- Bi aste lehenago egingo da erreserba, 944911430 edo 688810341 telefonotara deituz (jantokia).
- Ospakizun-eskabidea egin duen pertsonak (eskolako ikasleen aita/ama) hurrengo zereginen ardura izango du:
- Antolakuntzari buruzkoak:
- Gonbidapenak betetzea eta banatzea: erreserba eskolan bertan egitean, eredua jasotzen da.
- Gurasoen baimenak eskuratzea.
- Eskolari beharrezkoa den informazioa helaraztea: ikasle gonbidatuen tutoreei eman beharko zaie urtebetetzeangeratzeko baimena duten ikasleen zerrenda,urtebetetze-eguna baino 24 ordu lehenago.
- Ospakizunaren egokitasunari buruzkoak:
- Haur gonbidatuak itxaron eta jaso eskolako patioan, 15:45tik
- Zaintza eta erantzukizuna hartuko du bere gain gonbidatuak eskolan izango duten denbora osoan (arratsaldeko 15:45tik azken gonbidatua jaso arte), horretarako derrigorrezkoa izango delarik haren presentzia eskolan aipaturiko denbora-tarte horretan.
- Haur gonbidatuen motxilak, arropa eta enparauak teilatupeko patioan utziko dira jantokia ireki arte.
- Jangelara sartzeko une-arte, 16:00etan, haurrak antolatzaile-eskatzaileen ardurapean egongo dira.
- Ospakizuna bukatutakoan, antolatzaileen erantzukizuna izango da haurren zaintza, euren guraso edo arduradunak bila etorri arte.
- Ospakizunak irauten duen bitartean, antolatzaileek bermatu behar dute instalazioen erabilpen egokia eta ikastetxearen arauak errespetatzen direla.
- Amaieran jantokia batzen eta txukuntzen lagunduko dute.
- Antolakuntzari buruzkoak:
Azpiegiturakoak:
- Arratsaldeko 16:00 etatik 19:00ak arte luzatu ahal izango da ospakizuna.
- Ikastetxeak arduradun bat izendatuko du, jantokiko zaindari direnen artean, ospakizun-jaia alderdi guztietan egokiro bidera dadin.
- Pertsona horren betebeharrak honako hauek dira:
- Arratsaldeko 16:00 etatik aurrera erabiliko diren instalazioak ireki eta itxi.
- · Instalazioen zaintza, umeak baimendutako aldeetan soilik eta era egokian ibil daitezen ahaleginduz.
- · Ospakizuna bukatutakoan jangela eta ondoko instalazioen garbiketa.
- Honako alde hauetan soilik baimenduko da umeen joanetorria:
- Jangela, irekita egongo da 16:00 etatik 19:00ra, sukaldea izan ezik, berau itxita egongo delarik.
- Kanpoko jolas patioa eta kanpoko kiroldegiko komunak.
- Teilatupeko patioa euria ari duenean.
- Jangelarako sartu-irteeretan jolas patiora jotzen duen kanpoko atea erabiliko da soilik.
- Eskolako beste instalazioak, bereziki barruko komunak, zein eskolako atzekaldea debekaturik izango dute.
- Prezioa 50 € izango da, eskatzaile bakoitzak zaindariari ordainduko diolarik ospakizunaren egun berean. Horretaz gain, arautegi hau errespetatzen dela bermatzeko nahian, erreserba egitean 50€ko fidantza ordaindu beharko du.
- Eskola-ordutegian debekatuta egon ohi diren jostailuak (bizikletak, irristagailuak, eta abar) eskola-autobusen irteeraren ostean edota, kasu, eskola-orduz kanpoko ekintzak bukatutakoan (arratsaldeko 17:00etan) soilik erabili ahal izango dira; eta hori jolas patio irekietan, ez estalpekoan.
- Antolatzaileen esku egongo da askariaren hornimendua eta antolamendua.