Eskola Kontseilua
Hezkuntza komunitatearen partaidetzarako organo gorena da.
Ikastetxeak osatzen dituzten kolektibo anitzen ordezkariek osatzen dute kontseilua: Irakasleek, gurasoek, irakasle ez den langilek eta udal ordezkariek hartzen dute parte.
Bere funtzioak hauek dira: aztertu, eztabaidatu eta erabaki eskolari dagozkion hezkuntza gaiak, arazoak eta kudeaketa orokorra. Hau aurrera eramateko datozen batzordeak osatzen dira:
Iraunkorra:
Eskola kontseiluak konbokatu eta antolatzen ditu. Kudeaketa proiektua eratu, formakuntza ekitaldiak, plangintzak, e.a. eta bereziki eskolako elkarbizitzaren funtzionamendua gainbegiratzen du.
Ekonomia:
Urteko aurrekontuak prestatu eta gastu egokiaren jarraipena egiten du
Azpiegitura, segurtasun eta higienea:
Egoera eta erabilera onean daudela eskola instalazioak, segurtasun y eta garbitasunaz arduratzen da.
Eskolaz kanpokoak:
Ordutegitik kanpoko kultura eta kirol ekitaldiak antolatu eta gainbegiratzen ditu.
Bizikidetza:
Bizikidetza, elkarrekiko errespetua eta tolerantzia hobetzeko ekimenak bultzatzen ditu.
Batzorde guztietan, sektore guztien ordezkariak batzen dira.
GURASOAK | IRAKASLEAK1-Gaizka Suso | ZUZENDARITZA | BESTE ORDEZKARIAK |
Batzordeak
TESTU LIBURUAK
| BIZIKIDETZA
| JANTOKIA
|
IRAUNKORRA
| EKONOMIKOA
| OSASUNA, HIGIENEA ETA AZPIEGITURAK
| ESKOLAZ KANPOKOAK
|