Kokapena

Getxoko herrian dago kokatuta gure eskola, Bilboko "Abra" delakoaren ekialdeko muturretik hurbil.

 Eraikin bat baino gehiago dugu berton, batetik besterako tartea handi samar izanik: Eraikin nagusia Santa Marina haitza kaleko 12 zenbakian dago, "Punta Galea"-rako bidean, alegia.

 Eraikin txikia, berriz, Zientoetxe errepidean, Azkorri izeneko hondartzatik hurbil. Saratxaga deitzen da, eta ikasle txikienak ditugu bertan; 2 eta 3 urtekoak hain zuzen ere.

 

Batzuek diote eskola oso urrun dagoela: Egia esan, Getxoko erdialdetik edo metroko geltokietatik distantzia handia dugu Andra Mariraino.

Baina, beste aldetik, itsasotik, baserrietatik, belardi eta zuhaitzetatik hurbil dago oso. Eta hori ere inportantea da, dudarik gabe!!