Inauteriak
Aurreko ostiralean inauteriak ospatu genituen Andra Marin. Aurtengo gaia, Espazioa izan da eta ikasle eta irakasleak horren inguruan aukeratu dituzte haien mozorroak. Horrela, astronautak, estralurtarrak, planetak e.a. ikusi ditugu eskolan zehar.
Aurten bizitzen ari garen egoera dela eta, eskola barruan ospatu behar izan ditugu eta ezin izan gara Algortara joan urteroko desfilean parte hartzera. Hala ere, eskola barruan antolatu dugu desfilea eta "Photocall"-a eta oso ondo pasatu dugu.
Hurrengo urtean Algortara bueltatzea espero dugu, herrian zehar desfilatzea oso dibertigarria baita.
* Argazki eta bideo guztiak mailetako Site-etan sartu ditugu. Hauek eskuratzeko, Andra Mariko posta kontuak erabili beharko dituzue.
Agate Deuna
Gaur, otsailak lau, urtero bezala, Agate Deuna ospatu dugu Andra Marin.
Lehenengo zikloko ikasleek eskolako patioan abestu dute Haur Hezkuntzako ikasleen aurrean. Segurtasuna bermatzeko, lehenengo mailako ikasleek lau urtekoen aurrean abestu dute eta bigarren mailakoek, bost urtekoen aurrean.
Bigarren zikloan, hirugarren mailako ikasleek laugarren mailakoen aurrean abestu dute eta hauek Lantegi Batuak duen tailerreraino joan dira haien aurrean abesteko.
Hirugarren zikloan aldiz, Saratxagara joan dira bi txandetan. Lehenengo txandan, bostgarren mailakoek bi urtekoen aurrean abestu dute eta ondoren, seigarren mailakoek hiru urtekoen aurrean.
Eguraldia gure alde izan dugu eta ekintza guztiak modu seguru batean aurrera eramatea ahalbidetu du.
Olentzero eta Mari Domingi Andra Marin
SANTA MARÍA DE GETXO NAGUSIEN EGOITZARI EGINDAKO OPARIAK
Aurten ezin izan dugunez egoitzara abestera joan, 3. mailako ikasleok opariak bidaltzea erabaki dugu. Haien gustokoak izatea espero dugu!
Santo Tomas eguneko egitaraua
Gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzak. 2020-2021eko ikasturtea. Behin-behineko ebazpena
Gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzak
Behin-behineko ebazpena
-
I. eranskina: Emandako dirulaguntzen behin-behineko zerrenda
-
II. eranskina: Ukatutako dirulaguntzen behin-behineko zerrenda
-
III. eranskina: Ukatutako dirulaguntzen behin-behineko zerrenda
(Gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuten unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako 2019-2020 ikasturteko deialdian (eskola-materialen osagaian) -
Erreklamazioak egiteko epea: 2020ko abenduaren 1etik 10era, biak barne
Eskolako kontuak kudeatzeko gunea
- Galdutako pasahitzak berreskuratzeko
- Eskolako kontuarekin arazoren bat al duzu?
- Galdetegia bete ezazu eta konpontzen saituko gara
- Nola egin eskolako mezuak gure kontu pertsonalean jasotzeko
- Eskolako kontuetan jasotzen diren mezuak bi kontu ezberdinetara berbidaltzeko
- Andra Mariko kontua telefonoan sartzeko
- Nola aldatu andramari.net-eko pasahitza