Edukira joan

Gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzak

Lehen Hezkuntzako 2020-2021 ikasturteko ikasleek diru laguntza hau eskatu ahal izateko ondoko baldintzak bete beharko dituzte:

  • Ikastetxea SARE_HEZKUNTZA GELAN izeneko sarean egotea (Andra Mari eskola sarearen barruan dago
  •  
  • 2019-2020ko ikasturtean eskola-materialerako beka-onuraduna izatea, unibertsitatez kanpoko mailetako ikasleak eskolaratzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdian.

 

Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko 2020-2021eko ikasturteko ikasleak, Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe publikoetakoak zein itunduetakoak, baldin eta eskakizun hauek betetzen badituzte: ikastetxea SARE_HEZKUNTZA GELAN izeneko sarean egotea 2014-2015 ikasturtetik aurrera, eta 2019-2020ko ikasturtean eskola-materialerako beka-onuraduna izatea, unibertsitatez kanpoko mailetako ikasleak eskolaratzeko ikasketa-beka eta -laguntzetarako deialdian.

Deialdia (leiho berri batean irekitzen da) (EHAA, 2020-10-15)

Eskabidea nola egin

  • Ziurtagiri digitalaren bidez (leiho berri batean irekitzen da) sartuta (NAN, Izenpe txartela...) edo itsasontzien jokoa erabilita (B@kq).
    Betetzeko epea: 20120ko urriaren 16tik azaroaren 15era, biak barne.
    Modalitate honetan ez da eskabide-formularioa ikastetxean aurkeztu behar.
  • Sisteman erregistratuta (leiho berri batean irekitzen da), helbide elektroniko baten bidez eta honako bide hauetako bati jarraituta: HIA (Hezkuntzako Identifikazio Agiria) / NAN.
    Betetzeko epea: 2020ko urriaren 16tik azaroaren 15era, biak barne.
    Ikastetxean aurkezteko epea (beharrezkoa): 2020ko azaroaren 15era arte, egun hori barne, idazkaritza-ordutegia amaitu baino lehen.
  • Ikastetxean bertan, bide presentzialean: 2020ko urriaren 16tik azaroaren 15era, biak barne, idazkaritza-ordutegia amaitu baino lehen.

 

  • Ebazpena
    • Gora jotzeko errekurtsoa jartzeko epea:

Unibertsitateaz kanpoko ikasleak eskolatzeko ikasketa beka eta laguntzak

 

Eskaera on-line

Epea: 2020ko urriaren 9tik azaroaren 9ra arte, biak barne.

     Eskabide honi buruzko edozein kontsulta egiteko, jo ikasleak ikasten duen ikastetxea

Informazioa

Informazio orria

  • Lehen informazio orria  Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Musika eta Dantzako Oinarrizko Ikasketak
  •  

Nori zuzendua

Euskal Autonomia Erkidegoan dauden ikastetxeetan honako ikasketak egiten ari diren ikasleei:

  • Haur Hezkuntza ("Haurreskolak Partzuergo"ko haurrak izan ezik)
  • Lehen Hezkuntza

 

2020-2021 Ikasturterako kontingentzia plan osagarri berria

Inauteriak 2020

Urtero bezala, aurten ere Inauteriak ospatu ditugu eskolan. Aurten aukeratu dugun gaia kirolena izan da eta mozorroak egiteko birziklatutako materiala erabiltzen saiatu gara.

Andra Marin eskola barruko kalejira antolatu dugu Haur Hezkuntzako eta Lehen Hezkuntzako ikasleekin. Ondoren, Lehen Hezkuntzako ikasleak Algortako kalejiran parte hartu dugu Getxoko beste eskola askorekin batera. 

Inauterietan atera ditugun argazki eta bideoak zuen eskolako posta kontuaren bitartez partekatu ditugu.

Kuko Truko eta Bolenwaider Andra Marin!

Aurreko otsailaren 20an Kuko Truko eta Bolenwaider pailazoek bere ikuskizuna eskeini zieten haur hezkuntzako eta 1. zikloko ikasleei. Oso ikuskizun dibertigarria izan zen eta barre pilo bat egin genuen. 

Mila esker Andra Mariko ikasleen partez!

Agate Deuna 2020

Aurten ere  Agate Deuna ospatu dugu Andra Marin. Goizean hirugarren zikloko ikasleak Aixerrotako institutora joan dira bertako ikasleekin abestera eta ondoren, Andra Mariko ikasle guztiak elkarrekin abestu dute kiroldegia, eguraldia zela eta.

Oso ondo pasatu dugu!

Gurasogunek antolatutako postalen Lehiaketa

 

Santomas Eguna 2019

Ikasleek sortutako horma-irudiak

 

 

 

Olentzero eta Mari Domingi eskolan

Jolastokian denak batera abesten

 

Gabonetako apaingarriak

 

Olentzero eta Mari Domingi Andra Marin